SARRERAK

EKAINAREN 3TIK, ASTEARTEA, 10:00ETATIK, EKAINAREN 10ERA, ASTEZKENA, 10:00ETAN

**Aurten ere, CASFID eta IDASFEST-i esker, Aiara Fest-eko zure eskumuturrekoa izango da jaialdi ahaztezina igarotzeko beharko duzun guztia. Nahi duzun diru guztia kargatu, eta etxera itzultzen zarenean saldoa geratzen bazaizu, eskatu itzultzea jaialdiaren osteko astean, eta gainerako saldoa* transferituko dizugu.

Nola funtzionatzen du?
Eskumuturrekoa jaialdiaren egunean entregatuko dizugu, zure sarrera balioztatu ondoren. Nahitaezkoa izango da egunero esparrura sartu eta bertatik irteteko, baita edaria, janaria eta merchandisinga eskuratzeko ere. Webgune honen bidez aldez aurretik kargatu baduzu, eskumuturrekoa ematen dizugunean, zure dirua eskuragarri egongo da eta eskumuturrekoa erabiltzeko prest.

Nola kargatu eskumuturrekoa?
Aldez aurretik kargatu: Zure eskumuturrekoa etxetik kargatu dezakezu eta horrela jaialdiaren esparruaren barruan itxarotea saihestu.

Bertan kargatu: Aldez aurretik kargatu nahi ez baduzu, kontzertuen esparruan karga-puntuak izango dituzu eskuragarri (nahi duzun zenbateko zehatza kargatu ahal izango duzu bertan),  txartelarekin edo eskudirutan.

Gainera, eskumuturrak txipean QR bat izango dute, eta eskaneatu eta kargatu ahal izango dituzu zauden lekuan zaudela.

Eta gozatu ezazu! Barrako, food marketeko eta merchandisingeko kontsumoak eskumuturrekoaren bidez ordaindu ahal izango dituzu, eta zure saldoa une oro kontsultatu ahal izango duzu.

Zer behar duzu?
Sartu CASFID/IDASFESTeko esteka honetan, sortu zure erabiltzailea eta pasahitza, eta eskura izan zure sarreraren kodea (See Tickets-en sarrera erosi baduzu, $ sinboloarekin hasten den zenbakia da, sinboloa barne, ez QRaren azpiko eskaeraren erreferentzia-zenbakia), 2025eko Aiara Fest Jaialdiko ekitaldia zure kontura gehitzeko eta karga harekin lotzeko. Jaialdira iristean eskumuturrekoa ematen dizugunean, saldoa edukiko du.

Gorabeheraren bat izanez gero, idatzi cashless@idasfest.es helbidera.

* Baldintzak
– Itzulketa-epea ekainaren 3an, asteartea, goizeko 10:00etan hasi eta ekainaren 10ean, asteazkena, 10:00etan amaituko da. Eskaera erabiltzaile bakoitzaren profilean bertan egin behar da. Eragiketa bakoitzak 1,75 €-ko kargua izango du kudeaketa- eta transferentzia-gastuengatik. Itzulketa saihestu nahi baduzu, esparruaren aurrez aurreko karga-puntuetan  zenbateko zehatza kargatu ahal izango duzu, azken kontsumoarekin zure saldoa zeroan uzteko.

– Sustapenen, lehiaketen eta abarren saldoa ez da itzulgarria.